XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionak eta eskerrak Kataluniari

Katalan herriak orain arteko egunik zoriontsuenetako bat bizi izan zuen irailaren 30ean.

Aurreko egunean, Ministru Kontseiluak Kataluniaren Generalitatea berrezartzen zuen, dekretu-lege baten bidez.

Katalanek poz haundiz hartu dute berri hau, nahiz eta hori benetako Generalitatea ez dela ba dakiten.

Baina hemendik aurrerantzean katalanek beren Gobernu propio bat eukiko dute, beronek irekitzen dituen posibilitate esperantzagarri guztiekin.

Funtsean, Katalunia nazionalitate bezala egituratzen duen marku politiko-juridikoa eskuratu dute.

Bidea luzea eta latza izan da, baina katalan partiduek eta herriak ohi duen bezala jakin dute bidea ondo ibiltzen.

Hola juzkatu behar da Tarradellas Presidentearengan Generalitatearen legitimitate historikoa onartzea.

Holaxe ere bertako indar demokratiko guztien arteko batasun paregabea.

Eta holaxe, dudarik ez, Katalan herriaren mobilizazio bero bezain txalogarria, milioi t'erdi katalanek Diadan protagonizatu zuten manifestapen ahaztezinaren bidez.

Harago joanik, esan daiteke Katalan gobernua kontzentrazio demokratikozko gobernua izango dela, partidu politiko guztiek eta katalan komunistek haien artean haren sorkundean parte hartuko bait dute.

PSUC-ek guttienez ministru bat izateko du Kataluniako Kontseilu Exekutiboan.

Euskaldunok ba dugu zer ikasirik... eta zer eginik!

Kataluniak bidea urratu egin du, eta haren ohore historikoa da.

Euskaditik ikusita, ez da dudarik bat ere Kataluniaren esperientziak Espainol Estatuko beste nazionalitate eta erregio guztietan gobernu autonomoak lortzeari lagunduko diola.

Beren autogobernua lortzea da, hain zuzen ere, Euskadiri eskaini dioten laguntzarik onena.

Euskadi Obrera-ko horrialde hauetatik, joan bekizkio gure zorionik beroenak Partit Socialista Unificat de Catalunya-ko gure burkideei!

Moltes gracies, Catalunya!

ARRES.